Euskararen normalizazioarekin zerikusi zuzena duten eragileetako eta eskualdeko udaletako ehun kide inguru bildu ziren ostiral eguerdian Manuel Lekuona Bibliotekan. Espero bezala, Oarsoarrak sarien 2011ko banaketa ekitaldia, berezia eta jendetsua izan zen: lau herrietako korporazioak, udal teknikariak, Oarsoaldeko teknikariak, saritutako sektoreko agenteak, Oarsoaldearen egitasmoekin lotura duten eragileak, eskualdeko komunikabideak, gizarte eragileak (ikastetxeak, kultur elkarteak, euskaltegiak…)… izan ziren bertan. Naroa Iturri eta Joxe Juan Ugalde kazetariek izan zuten ekitaldia aurkezteko ardura. Hasteko, Oarsoaldeko lau herrietako alkateak aurkeztu zituzten, eta alkateek sarien nondik norakoen berri eman zuten. Lehenengo, Oiartzungo Aiora Perez de San Romanek sartu zuen hitza, Julen Mendoza Errenteria-Oreretakoak gero, Pasaiako Amaia Agirregabiriak hirugarren tokian, eta Ainhoa Zabalok azkenik. Sari banaketa Alkateen hitzen ondoren, sari banaketaren txanda izan zen. Lehenengo, ohorezko aipamenaren diploma banatu zuten: bizitza ibilbideari errekonozimendua. Inaxio Albisuri eman zioten: «Euskarako eskolak emanez, eta euskararekiko maitasuna nonhai zabalduz, gure hizkuntzari jendartean eta herrigintzan bere lekua egiten laguntzen diolako». Pozik jaso zuen saria Albisuk, eta eskerrak emateaz gain, gazteetako hainbat istorio kontatu zituen. Txikitatik euskalduna izan arren, hainbat urtez gaztelaniaz bakarrik egin zuen, eta euskara galdu zuen. Urte batzuek beranduago berreskuratu zuen, eta ordutik euskararen alde aritu da lanean. Euskarak, gainera, bizitzako une ilun batean salbatu egin zuela jakinarazi zuen. Oarsoarrak [...]
Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean emango dute V. Oarsoarrak Euskararen Saria. Beheko zerrendan, aurreko urteetako irabazleak daude.
Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Sailak antolatutako Oarsoarrak Sariak herrian banatu zituzten abenduaren 2an. Hamaika Telebistak saioa ikusteko aukera eskaintzen du hemen.