Nesken talde nagusiak laugarren lagunartekoa jokatu zuen larunbatean Plaiaundin Mungiaren kontra, eta nagusitzeaz gain (22-19), "aurrerapauso" handiak eman dituztela baietsi du klubak.
Lau partida eta beteranoen omenaldia dira asteburuko menua. Kirol arloan, emakumeek bigarren lagunartekoa jokatuko dute eta gizonen lehen taldeak partida garrantzitsua du igoeraren lehian.
Emakumeen eta gizonen talde nagusiak eta 18 urtez azpiko taldeak Plaiaunditik at arituko dira bihar eta etzi.
Txingudi Errugbiko harrobiko taldeak dira lehian arituko diren bakarrak. 14 eta 16 urtez azpiko taldeak Plaiaundin arituko dira, eta 18 urtez azpikoak, Donostiako Miniestadioan. Partida guztiak bihar dira.
Txingudi Errugbiko nesken taldeak laugarren lagunartekoa jokatuko du etzi Plaiaundin, 12:30ean. Mutilak, aldiz, Ultzamara joango dira zazpiko errugbi txapelketan aritzeko.
Pasa den asteburuan (hilaren 14-15ekoan), lehen saria eskuratu zuen Karmele Mitxelenak, Mungiako (Bizkaia) XIV. San Antontxu bertsopaper txapelketan. Hona albistea.