Kateako haurtxokoan egingo dira tailerrak, hilaren 22an eta 29an, eta apirilaren 5ean eta 12an.
Munduko kontinenteak ezagutzeko jarduerak egingo dituzte eta doako tailerrak dira. Bihartik aurrera ahalko da izena eman.
Lau bloketan banatu dituzte, bakoitza hiriko haurtxoko batean. 4-8 urte arteko haurrentzat dira, izen-emateak irekita daude eta larunbat honetan hasiko dira Txikilaben.