
Euskararen Egunaren ekitaldien artean, Elixabete Perez Gazteluk hitzaldi bat emango du astelehenean, Koldo Mitxelena Elissalt hizkuntzalari errenteriarrari buruz: Goiko kaletik. Aurten 25 urte bete dira hil zela, urriaren 11n, hain zuzen. Hitzaldia 19:...

XXI. Lazkao Txiki bertsopaper sarietan, bigarren saria jaso du oiartzuarrak. Informazio gehiago, Errenteriako Hitzan.

Espainiako Gobernuak murrizketan egingo dituen murrizketen kontra Koldo Mitxelena ikastetxeko irakasleak elkarretaratzeak antolatu dituzte asteazkenero. Martxoaren 29ko grebaren ondotik hilabetez egin zituzten elkarretaratzea asteazkenero. Orain, joan ...

Joseba Mitxelenak aitonari, eta, orokorrean, Gernikako bonbardaketa pairatu duten guztiei, jarritako bertsoak, atzo, hilak 26, gertakarien 75. urteurrena dela eta. Ile txuridun gizon on bati entzun nion historia begitan zeuzkan malkoak eta bihotz ba...

Behin baino gehiagotan eskatu dute kalearen izena aldatzeko. Pedro Mourlane Mitxelena irundarrak Cara al Sol ereserki ezagunaren letra sortu zuen.

Martxoaren 8ari lotuta Irungo udalak onartutako adierazpen instituzionalarekin bat ez egitea erabaki du Bilduren Udal Taldeak. "Adierazpen horretan gezurrak esaten dira, parte hartzea bultzatzen dela esaten da, baina parte hartzea ez da elkarteen ekimenak udalaren eskuorri batean jartzea", adierazi du Oinatz Mitxelenak.

Goiko kaletik izenburupean, Koldo Mitxelenaren gaineko hitzaldia egingo dute astelehenean Xenpelar Etxean, 19:30etik aurrera. Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginda, eta Mitxelenaren heriotzaren 25. urteurrena bete denean, hizkuntzalaritzaren arl...

Lara Mitxelena: txalaparta irakaslea. Soinuenea Fundazioak antolatutako eskoletan parte hartzera animatu ditu herritarrak. Instrumentu berezia dela dio, eta hainbat gaitasun lantzeko aukera ematen duela: erritmoa, koordinazioa, mugimendua… Lara Mitxelena (Hernani, 1985) txalaparta irakaslea da Soinuenea Fundazioa-Herri Musikaren Txokoan. Aurten, bi ikaslek bakarrik eman dute izena eskoletan, eta Soinuenea Fundazioak herritarrak animatu ditu instrumentu «berezi hori» jotzen ikastera. Mitxelenak, bestalde, txalapartaren berezitasunen berri eman du. Zergatik da berezia txalaparta? Alde batetik, erritmoa lantzeko aukera ematen duelako. Perkusio instrumentua da, eta horrek erritmoa lantzea eskatzen du. Bestetik, beste pertsona batekin jotzen da, eta horrek komunikazioa eta harremanak lantzea ere badakar. Eskoletan izena ematen duenak, nola ikasiko du txalaparta jotzen? Nolakoak dira eskolak? Txalaparta jotzen ikasten da. Saioak ordubetekoak izaten dira, astean behin. Ondo pasatzea da helburu nagusia, baina gero bakoitzak bere beharrak asetzea bilatzen du. Batzuek erritmoa landu nahi dute, besoekin ariketak egin besteek, koordinazioa lantzea ere helburu dute hainbatek, mugimendua lortzea… Bestetik, niretzat oso garrantzitsua da tradizioa. Askok, txalaparta modernoa esaten dena jotzen dute, doinu modernoak. Nik tradizioari garrantzia asko ematen diot. Hala, hasieratik hasten gara eskoletan, ohiko doinuak jotzen, tradiziotik. Gero, erritmo berriak ikasten joaten gara. Izena ematen dutenek, eskolak finkatuta dituzte, edo taldearen arabera adostu ahal izango dituzte? Orain, [...]