Julian Urretabizkaiak eta Mikel Mitxelenak irabazi dute Jaizkibelen mus lehia
Jaizkibel elkarteak jakinarazi duenez, Julian Urretabizkaia eta Mikel Mitxelena izan dira elkarteak antolatutako Mus Txapelketako irabazleak.
Pasa den hilaren 8an (lehengo ostiralean) finalerdiak eta finala jokatu zituzten Antxoko elkartean. 2009an bezala, Urretabizkaia eta Mitxelena izan ziren garaile, Mujika-Edu bikoteari final borrokatu batean irabazita. Azken bikote hori, iazko txapelduna izan zen. Patxi-Joseba Cuevas bikoteak eskuratu zuen hirugarren postuan, Lekunberri-Linazasorori irabazita.
Hiru astez jokatu dute txapelketa aurten, eta 16 bikotek parte hartu dute. Jaizkibelgo kideek, eskerrak eman dizkiete parte hartzaileei, eta hurrengo ekitaldian ere parte hartzeko deia egin die.