
Emakumeen Etxea modu bateratuan kudeatzeko udalak eta Emakumeen Etxearen Elkarteak sinatutako lankidetza hitzarmenaren fruitua da egitaraua. Izen-emateak hilaren 21etik apirilaren 19ra bitartean egin behar dira.

Bereziki emakumeen inguruko ikerketa historikoak egin ditu historialari irundarrak azken 12 urteotan. 'Irungo emakumeak plazara' dokumentalerako lanean ibili da azkenaldian.

1800 urtetik gaur arteko hiriko zenbait emakumeren historia jaso du Parean elkarteak ‘Irungo emakumeak plazara!’ dokumentalean. Hilaren 21ean estreinatuko dute, Oiasso Museoan.

Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak 'Euskadiko jaietako aldaketa sozial eta kulturalen inguruko elkarrizketak, ikuspegi feminista batekin' hitzaldia antolatu du gaurko, 18:00etan. Maggie Bullen eta Mertxe Tranche izango dira hizlariak.

Irungo Emakumeen Etxean hitzaldia eskainiko dute ostiral honetan, 18:00etan. Toki guztiak bete arte egongo da zabalik atea.

'Nicolas Guerendiain' Irungo Errepublikarrak Elkarteak antolatuta, 'El coraje sin recompensa - Nicolas Guerendiain (1900-1937)' liburua aurkeztuko dute ostiralean Oiasso Museoan.