
Mendiarekiko zaletasuna dutenentzako film saioak izango dira. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia Zinemaldian arrakasta izan zuten 5 film proiektatuko dituzte.

Hilaren 14an eta 15ean ospatuko da zinemaldiaren zortzigarren ekitaldia Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etatik 21:00etara. Sarrerak salgai daude hiru euroan.

Mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako eta naturekin lotutako pelikulek osatuko dute Mendi Tour zirkuitua. Sarrerak jada lor daitezke ohiko bideetan.