Bosgarrenez zeharkatuko du Mater ontziak Euskal Herriko kostaldea, Zero Zabor Uretan kanpaina sustatzeko.
'Zero zabor uretan' kanpainaren barneko ekimena da. Materrek hil honetan bisitatuko dituen herri bakoitzean herriko komertziorik 'itsas zaindariena' aukeratu eta sarituko dute.
Igandean eman zioten hasiera kanpaina honi Hondarribiko Kai Berrian. Erakusketak tailerrak, jolasak, erraldoiak, zabor bilketa eta zinema jarduerak egongo dira besteak beste.