Ez zuten hutsik Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek atzo eguerdian. Lezoko Bekorrota kiroldegian izan ziren, urteroko zitari huts egin gabe. Atzo oholtzaratu zuten ikuskizuna Zazpikoloroa izan zen. Pailazoak taulara atera baino lehenago lepo bete zen kiroldegia, bai beheko pista bai harmailak. Bertan ziren ehunka haur, ezinegon handiz, baita sarrerak eskuratzeko lehia bizian ibili diren gurasoak ere. Senide batzuei euren seme-alabei baino irrika handiagoarekin ikusten zitzaien. Pailazoak atera zirenean oihuak nagusitu ziren kiroldegian. Jada oholtza gainean, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek koloreen garrantzia eta aniztasuna helarazi zizkieten bertan bildutako ikusleei. Ohi bezala, dantzatuz eta abestuz. Hala ere, Belekoik zazpi koloreko hegaztia lapurtzen du eta koloreak desagertzen joaten dira. Pirritxi sudurreko belztu zitzaion, baita Porrotxi kolorezko jaka ere. Zazpikoloroa ikuskizunaren dantza, kopla eta abestiez gozatu ondoren, abesti klasikoen txanda iritsi zen. Ohi bezala, guztien artean kantarik abestu eta dantzatuena Maite zaitut izan zen. Eta ondoren, argazki saioa pailazoekin. Oiartzunen, hilaren 29an Atzoko saioa berriro ikusi nahi duenak (edo ikusi gabe geratu zenak), hilaren 29an izango du berriro aukera. Oiartzunen izango dira pailazoak. Elorsoro kiroldegian izango da, 17:00etan. Sarrerak hilaren 14an jarriko dituzte salgai, kiroldegian bertan. Arratsaleko lauretan irekiko dute leihatila.
Urtero bezala Ugaldetxo Kultur Taldeak antolatuta eta Oiartzungo Udalaren laguntzaz, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen ikuskizuna izango da herrian. Ongi etorri Pupu eta Lore emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute herriko haurrek hilaren 30ea...
Gabonetako oporrak bukatu eta eskolara itzuli aurretik, Lezoko haurrek izango dute zerekin kontsolatu. Izan ere, azken urteetan bezala, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak igoko dira Bekoerrota kiroldegian prestatuko duten oholtzara. Urtarrilaren 5ean izango dira herrian. Datorren astelehenean, hilaren 13an, jarriko dituzte salgai pailazoen ikuskizunerako sarrerak. Sarrera horiek Lezon eta Errenteria-Oreretan salduko dituzte, honako puntuetan: Lezon, Bekoerrota kiroldegian bertan, Altzate igerilekuetan eta Donibane kaleko Kultura eta Euskara bulegoan; Errenteria-Oreretan, berriz, Xenpelar kulturdendan. Kultura eta Euskara bulegoari dagokionez, 08:30etik 14:30era izango da irekia. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ikuskizuna ikusteko sarrera bakoitzak bost euro balio ditu. Ez dira zenbatuak izango. Hiru urtetik gorako guztiek erosi beharko dute sarrera. Pertsona bakoitzak, gehienez, hamar sarrera eros ditzake. Nahiz eta azken urteetan sarrerak agortu diren, sarrera guztiak ez badituzte saltzen, urtarrilaren 5ean bertan salduko dituzte. Horrela, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko dituzte leihatilak. 11:00tan irekiko lituzkete, 12:00etan hasiko baita ikuskizuna. Ordu erdi lehenago irekiko dituzte ateak: kiroldegiko ate nagusia eta atzealdeko arrapala. Lezoko Udaletik eskaera egin diete herritarrei: «Ikuskizunak azkeneko urteetan izan duen arrakasta kontuan hartuta, eta inguruko herrietako gurasoen eta haurren eskaera ere gehitzen dela ikusita, Udalak dei egin nahi die gurasoei: lehentasuna eman sarrerak haurrei erosteari, mesedez. Aldi berean, ahalik eta [...]