
Mankosengal emakume senegaldarrez osatutako elkartea da. Hilaren 20an egin zuten hura gizarteratzeko aurkezpen ofiziala, eta aldi berean, hilaren 25erako antolatu duten jaialdiaren berri eman zuten.

Emakume afrikarrei laguntza juridiko eta laborala eskaintzeaz gain, senegalgo kultura zabaltzeko eta euskal gizartean txoko bat egitea helburu duen elkartea da. Afrikaren egunerako egun osoko egitaraua prestatu dute, udalaren laguntzarekin.

Mankosengal elkarteak, udalaren laguntzarekin solasaldi bat antolatu du Fatou Dieng senegaldarrarekin. Hilaren 19an izango da, Kultur Etxean.