Txoko eta modalitate ezberdinetan lehiatu ziren klubeko kideak, baina zerbait izan zuten amankomunean: denek lortu zituzten emaitza bikainak.
Ama Guadalupekoak segundo erdia atera dio Urdaibairi Malagan. Gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko lehian iazko txapeldunak abiatu du San Miguel Liga buruan. Orio izan da hirugarrena, 14 segundora, eta Kaiku laugarren, 18ra.
Txapelketaren babesle nagusiak eta Malagako Udalak estropada hara eramateko ahalegin handia egin dutela gaineratu du San Miguel Ligak. La Malagueta hondartzan hasi eta bukatuko da III. Euskadi-Basque Country Bandera.