Esan eta egin. Lanari ahalik eta lehen ekin nahi ziotela iragarrita zuten Luzuriaga Martxan iniziatibaren bultzatzaileek, eta agindutakoa bete dute. Ingurua txukunduta, larunbaterako antolatu dute bertan lehen kultur jarduera, eraikinaren laborategia izandakoan. David Zapirain historialariak hitzaldia emango du, Luzuriaga, kultura egiteko molde berri bat Oarsoaldean izenburupean. 12:00etan izango da hitzaldi-solasaldia.