08:00etan ireki da Irungo kiroldegietako azken hiruhilekoko ikastaroetan apuntatzeko epea. Lehengo orduko eskari handiagatik arazoak izan dira izen-emateetan, baina une hori igarota, egoera normaltasunera itzuli da.
Gaurtik hasita eta hilaren 15era bitartean, Artaleku eta Azken Portuko bazkide egiten direnek ez dute matrikulazio kontzeptua ordaindu beharko.
Izena emateko epea irekia dago jada eta hilaren 30ean itxiko da. Orotara, 3.483 plaza eskainiko dira, 1.547 Artalekun, eta 1.936 Azken Portun.