Apirileko Kalean Kantuz egingo dute igande eguerdian Damarri plazan, Zumardiaren parean. Udal Euskara Zerbitzuak antolatzen du eta betiko euskal kantuen zaletasuna sustatzea du helburu.
Igande honetan, hilak 23, euskal abestien zaleek galdu ezinezko zita dute Hondarribiko Damarri plazatxoan, Zumardiaren parean, 12:00etan hasiko den Kalean Kantuz egitasmoko saioan. Ohi bezala, inguratzen direnei abestuko diren kanten letrak dituzten orriak banatuko zaizkie. Saioa amaituta, bazkaria egingo dute Klink Elkartean.
Bazkarirako txartelak 20 euroan eros daitezke Kai Alde Gozotegian, Alzaga urdaitegian, Batzokian edota Klink Elkartean.
Azeri elkartearen kanpoaldean finkatu du Euskara zerbitzuak kantaldirako hitzordua, 12:30ean, eta denek parte har dezaketela gogorarazi du.
Azeri elkartearen kanpoaldean emango diote hasiera kantaldiari. Edozeinek parte har dezakeela gogora ekarri du Euskara zerbitzuak.
Udal Euskara Batzordeak antolatzen duen jarduera irekia da, kantu zaletasuna bultzatzeko xedea duena.
Udal Euskara Zerbitzuak deialdia luzatzen dio nahi duen guztiari ekitaldi honetan parte hartzeko.
Euskal kantu zaletasuna bultzatzeko ekimenak formatu berria izango du igandetik.