Arte azoka egingo dute igande goizean kirol kaiko pasealekuan, goizeko hamarretatik aurrera. Hala, eskulanak, margolanak eta antzinako artelanak ikusteko eta erosteko aukera izango dute hala nahi dutenek.
Josu Gil (Eibar, 1979) EHNE sindikatuko kidea 19:30etik aurrera egongo da gaur Gezala Auditoriumean. Txoriak galduta egozenian dokumentala ikusi ondoren, hitza hartuko du Gilek. Filmak Zumarragako Oraa baserriko bizimodua azaltzen du. Arratsaldeko ekitaldia Gipuzkoa desberdin baten alde, jendarte eredua aldatu: azpiegitura lan handiak gelditu izenburuko jardunaldien barruan egingo dute. Gaur solasaldia egongo da Gezala Auditoriumean. Zer aditzeko aukera izango dute bertaratzen direnek? Hitzaldia baino gehiago, Txoriak galduta egozenian dokumentalarekin dago lotuago saioa. Baserri tradizional baten bizimodua azaltzen du, eta gaur egun ikusteko zailak diren hainbat lanbide ikusteko aukera egongo da. Pasarte batzuk hartuko ditut, eta jendeak zer pentsatzen duen adierazi dezake. Ez dut ohiko hitzaldi bat emango, nahiago dut jendearen iritzia jaso; euren kezkak eta galderak jaso. Film horretan familia batek zalantzak ditu, baserrira aurrerapen teknologikoak eraman ala ez, batzuk aldekoak dira, beste batzuk kontrakoak… Ea jendeak zer pentsatzen duen horri buruz. Eztabaida modukoa izatea da helburua, interaktiboa. Arratsaldeko ekitaldia ‘beste Gipuzkoa baten aldeko’ jardunaldien barrukoa da. Baserriak oinarrizkoak dira aldarrikatzen den beste Gipuzkoa horretan? Bai, argi daukagu baietz. Dinamika horretan azpiegitura handiak kritikatzen dira: Abiadura Handiko Trena edo Jaizkibelgo kanpo kaia… Azpiegitura horiek, eta ia denek, nekazaritzan dute eragina. Nekazal lur asko ari dira zementuz betetzen. Nekazaritzak [...]
Errenteria-Orereta Bizirik eta Oarsoaldeko Eguzkik antolatuta, egungo kaiaren gaineko hitzaldia eman zuen Jose Manuel Cortizo CCOOko delegatuak joan den ostegunean. Cortizok kanpo kaiaren beharra justifikatzeko txostenetan gastatzen ari diren dirutza salatu zuen, barne portuaren egoera «jasangaitza» konpontzeko inolako neurri zuzentzailerik hartzen ez duten bitartean. Egungo kaiak Ingurumen Kudeaketa Planik ez duela ere nabarmendu zuen.
Propeller Clubek estreinako bilera egin zuen atzo eguerdian Pasaian. Elkarte hori portuetako eta itsas arloan aritzen diren enpresetako ordezkariek osatzen dute. Orain arte, Euskal Herrian daramaten urtebetean, egin dituzten bilera guztiak —bi hilean behin dira— Bilbon egin dituzte. Gonbidatu batek hartzen du beti hitza, eta atzokoan Lucio Hernando Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea izan zen. Harekin batera Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Obra Publiko eta Garrraio sailburua eta Gerardo Tiedemann euskal Propellerreko burua egon ziren. Hernandok esan zuen Pasaiako zein Bilboko portuak “bateragarriak eta beharrezkoak” direla. Gainera, gogorarazi zuen Gipuzkoan lanpostu gehien dituen enpresa dela portua, 4.500ekin. Horrez gain, portu berri baten alde egin zuen Hernandok, “Pasaiako badia birgaitzea ahalbidetuko duena, alde batetik, eta Gipuzkoari portu azpiegietura moderno bat emango duena, bestetik”.
Donostia 2016ko ekitaldien harira, Zoroen Itsasontzia Trintxerpeko kaira iritsi da. 23 urte daramate bidaiatzen, eta iristen diren portu bakoitzean antzerkia egiten dute. Pasaian bihar, etzi eta igandean saioak emango dituzte, 21:00etan. Hainbat arlota...
EAJk Pasaiako eta Bilboko Portu Agintaritzak batzeko legez besteko proposamena egin du Espainiako Diputatuen Kongresuan. Hala baieztatu du jeltzaleen diputatu Arantza Tapiak. Tapiak azaldu duenez, bi agintaritzak batuta, Pasaiako kanpoko kaia eraikitze...
Gipuzkoako ezker abertzaleak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun txostenari. Bost dira alegazioak, eta bertan, kanpo kaia “agortutako eredu baten isla” dela esateaz gain, azpiegitura ho...
Gipuzkoan azpiegitura erraldoien (errausketa planta, AHT, Pasaiako kanpoko aia, Hondarribiko aireportuaren handitzea…) kontrako mozioa aurrera atera zen pasa den asteko plenoan, Bilduren aldeko botoekin (EAJ kontra eta H1 kontra). Hala, udalak oiartzuarrei herri mugimenduek otsailaren 4an Donostian antolatu duten manifestazioarekin bat egiteko deia luzatu die eta egitasmo hauek geldiarazi eta eztabaidatzeko eskatu du. Udalak oiartzuarrak informatzeko eta herrian eztabaida sustatzeko bere esku dagoena egingo duela adierazi du. Perez de San Romanek Bilduren iritzia jakinarazi zuen udalbatzarrean: «Eskualdean eragin handia izango dute azpiegitura horiek, krisi ekonomikora eraman gaituen politika baten garaikoak dira. Beste eredu bat posible da». EAJk bere iritzia emateko, testu bat irakurri zuen Aitor Santxez zinegotziak: «Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak azpiegituren aldeko apustua egin zuten herritarren bizi-kalitatea eta ekonomia hobetzeko. Denon interesekoak dira. Mundu mailako herri aurreratuenen pareko izan nahi badugu, ezin dugu ezetz esan. Zertarako eztabaidatu helburua gelditzea bada? Zero Zabor bezalako helburuak gezurra dira, mitoak». Plenoan mozioa tarteratu zuten herri eragileetako ordezkariak egon ziren. EAJri zuzendu zitzaizkion: «Ez esan gezurrik: alternatibak badaude. Bi moral daude: pertsonak aurretik jartzen dituena edo garapen inkontrolatua». Jeltzaleei gogora ekarri zieten Karrika zeharkatuko lukeen hirugarren saihesbidearen eta Lanbarrengo plataforma logistikoaren kontrako alegazioa eurek ere sinatu zutela. Azpiegitura erraldoien kontrako mozioan aipatu [...]
Oiartzun Arriskuan lan taldeak alegazioak aurkeztuko ditu berriro; Udalak gauza bera egiteko eskatu du Pasaiako Kanpo Kaiaren Ingurumen Jasangarritasunaren Txostenak Lezo-Oiartzunen makroplataforma logistiko bat eraikitzeko proposamena jasotzen du, kaiaren azpiegitura osagarri gisa. Txosten hori 45 egunez jarri zuten jendaurrean pasa den abenduaren 4an. Lur eremua, 180 hektarea dituena, bat dator Donostialdea-Behe Bidasoako Lurralde Plan Partzialak (LZP edo PTP) aurreikusitakoarekin. Plataforma logistiko horren aurka, duela urtebete, ia 8.000 alegazio-idazki aurkeztu zituzten oiartzuarrek eta 40 entitate inguruk, udal talde politiko guztiek barne. Baina plataforma logistikoaren zein kanpo kaiaren izapideek aurrera jarraitzen dutela salatu du Oiartzun Arriskuan taldeak. Pasaiako Portuko Agintaritzaren IV. Eranskina. Pasaiako Portuan gune logistikoa ezartzeko azterketaren analisia dokumentuan (www.puertopasajes.net) jasotzen denez, azpiegitura hori, hasieran, Jaizkibelgo tuneletarako eta portuko lanetarako materialak biltzeko izango litzateke. Eta gero, portuko salgaiak uzteko eta jarduera logistikoetarako, geltoki intermodala barne. Oiartzungo aldean egin nahi dutena zehaztu du taldeak: «Funtzio Anitzeko Eremu Logistiko bat egin nahi dute, gutxi gorabehera 20 hektareakoa, eta Zerbitzuen Eremu bat lehen fase batean» (gainerako eremua Arizabalo eta Mendin arte zabaltzen da). Horretarako, zelaigune handi bat egin beharko litzateke Trapada mendian eta ingurunean, eta ondorioz, mendi hori desagertuko litzateke». Ondorioak Dokumentuak berak dio jarduketa horrek «ia erabateko eragina izango lukeela Oiartzungo Arau Subsidiarioetan, [...]