Hondarribiko Zura taldea itzuli da, eta rock doinuekin da bueltan, Jurgi Ekizarekin abeslari bezala. Hilaren 10ean Psilocybenean joko dute.
Willis Drummondek A ala B biraren azken kontzertua emango du ostiralean, eta denbora batez atseden hartuko du taldeak. Oarso Bidasoko HITZA Jurgi Ekiza abeslari eta gitarristarrekin egon da eta azken saioa Hondarribian egiteko arrazoia azaldu du: "Mundu honetan, eta batez ere Euskal Herrian, izaten ahal da ttipi eta mitikoa... Psilocybenea holakoa da guretako".