Juan Karlos Estevez Melli preso ohi oreretarra 15:00ak inguruan atxilotu dute, Donostiako Altza auzoan. Ertzaintzak atxilotu du. Pasa den azaroaren 11n eman zuen espetxeratzeko agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak. Elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Niessenen eta beste bat larunbatean Martuteneko espetxearen aurrean.
Juan Karlos Estevez Melli hiru urtez espetxeratzeko agindua kaleratu zuen asteartean Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta edozein momentutan atxilotu dezakete. Horren harira, herrikideen babesa eskertuz eta Espainiako Estatuak "prozesuaren kontra duen estrategia errepresiboa" salatuz, bideoa egin du. https://www.youtube.com/watch?v=hl8jJopd4gc