Atzo bukatu zen Makutxoko I. Dardo Txapelketa. Ioritz eta Joelek irabazi dute (irudian). Bikote hori finalean zegoen pasa den astetik. Eta atzo kontrarioa erabakitzeko partida jokatu zuten bi bikotek: Rekal-Alexek eta Lillo-Pistak. Azken horiek pasatu ziren finalera. Aurretik, baina, Rekal-Alexek bi partida gehiago jokatu behar izan zituzten, Aran-Unairen kontra, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko. Rekal-Alex gelditu ziren hirugarren, eta Aran-Unai laugarren. Finala ere bi partida irabaztera jokatu zuten. Ioritzek eta Joelek irabazi zituzten biak. Makutxon lau pertsonentzako afari berezia irabazi dute. Lillo-Pista bigarrenek, bi ardo botila eta pizza afaria bi pertsonentzat. Eta Rekal-Alex hirugarrenek, Makutxon tragoak hartzeko bonoa. Gainera, diana bat zozkatu zuten, eta hori ere Ioritzek eta Joelek jaso zuten.