Mariñok eta Real Unionek indarrak batu dituzte emakumeen futbola indartu, bultzatu eta ikusgarri bihurtzeko. Irungo eta eskualdeko emakumeei proiektu sendo bat eskaini nahi diete.
Irungo bi taldeek indarrak batu dituzte emakumeei futbol proiektu sendo eta indartsu bat eskaintzeko. Lau urteko hitzarmen bat sinatu dute, baina denboran luzatzea gustatuko litzaieke klubetako ordezkariei.