Irungo hirigintza planetan lehentasuna izango da aldaketa klimatikoari aurre egitea, euri urak iragazi beharrez edota hiriko berdeguneen korridorea bermatuz. EAEn garatu den era honetako lehen ordenantza da eta hilaren 22n eramango dute plenora.
Ingurune gero eta jasangarriagoa egiteko konpromisoak "irmo" jarraitzen duela berretsi du udalak. Ibilgailu jasangarrien ehunekoak ia 10 puntu egin du gora iaztik.