Maiatzaren 5ean 'Lo Vimos en Irun' WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baino gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi bat da taldea; erakundeek eta poliziak ez dute ekiteko beharrik ikusten, baina.