Isaac Xubínek idatzitako En Substantivos, petróglifos e barcos liburua aurkeztuko dute hilaren 28an Trintxerpen. Aurkezpena Trintxerpeko alkateordetzan izango da, 12:00etan. Olerki errezitaldia ere izango dela iragarri dute liburuaren aurkezpena antolatu duten Fato Cultural Galegokoek.