
http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=T1mKfXOFUDI

Bihar izango da, 19:30ean, Doneztebe parrokian; abesti ezagunak prestatu dituzte, denek abesteko Ibargain Musika Eskolak, Gabon abestien kontzertua antolatu du biharko. Hainbat taldek eskainiko dute euren saioa: biolin, biolontxelo eta gitarraz osaturi...

Gaurko, kaleko emanaldia antolatu du Ibargainek; kontzertua egingo dute Lartaungo musikariek igandean Bihar da Zezilia Deuna edo Santa Zezilia, musikaren eta musikarien eguna, azaroaren 22a. Horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ibargain Musika Eskolak eta Lartaun Abesbatzak. Eskolak, musikarien zaindariaren omenez emanaldi berezia antolatu du gaurko. 17:45ak aldera, musika eskolako ikasle eta irakasleak eskolako atarian bildu eta kalejiran —Ikusi mendizaleak kantari eta soinu tresnak joaz—, Aialde kaletik Doneztebe plazara igoko dira. Plazara iritsitakoan udaletxearen aurrean «abesti ezagunez osatutako kantaldia» emango dute. Honako abestiak kantatuko dituzte: Maritxu, Maritxu; Udaberrian, Arrano Beltza eta Baketue Tuepapa. Ibargaingo arduradunek zehaztu dutenez, kantaldia irekia izango da: «Hurbiltzen diren guztiak, haurrekin eta gazteekin batera abestera gonbidatuta daude». Saioa bukatuta, plazatik Ibargain Musika Eskolara kalejiran joango dira berriro, Ikusi Mendizaleak abestiarekin. Eguna kantari bukatuko dute. Lau helburu ditu saio horrek, Ibargaingo zuzendari Juan Pablo Lizartzak jakinarazi duenez: «Hurrengo eguna musikarien eguna dela iragartzea; musika eskola kalera ateratzea, batez ere, ikasle gazteenak; publikoa gurekin batera kantan eta dantzan jartzea, eta, azkena, baina ez garrantzi gutxiagokoa, ondo pasatzea». Hala, herritar guztiak animatu dituzte musika eskolako ordezkariek gaurko ekimenean parte hartzera. Kantu Kantari eta kontzertua Lartaun Abesbatzak, bi ekitaldi antolatu ditu, biak asteburuari begira. Etzidamu, Kantu Kantari ekimena egingo dute. [...]

Kastro Berri tabernak antolatuta, Ibargaingo ikasleek osatutako Nau eta Hiru Bi Band! taldeek emanaldia egin zuten ostiral arratsean, Kastro iturriaren inguruan. Jende dezente bildu zen bertan. Ikusle txikienek, bereziki, dantzan ederki pasatu zuten Ai...

Hondarribiko Musika Eskolako eta Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako ikasleek lortu dituzte Pasa den asteburuan Andoaingo VII. Piano Jaialdia egin zuten. Hondarribiko Musika Eskolako eta Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako ikasleek parte hartu zuten, eta 25 urrezko domina, zilarrezko sei eta brontzezko bi irabazi zituzten. Seiaslek —piano jaialdiak antolatzeko elkarteak—, Andoaingo Udalak eta Bastero Kulturguneak antolatzen dute jaialdi hori. Pianoarekin egiten den musika bultzatzeko eta jendaurrean ezagutarazteko antolatzen duten jaialdia da. Gainera, soinu-tresna hori jotzen duten ikasle eta irakasleek elkar ezagutzeko parada paregabea dela nabarmendu dute musika eskoletako kideek. 33 ikasle guztira Hondarribiko Musika Eskolari dagokionez, Esther Barandiaran, Maite Elizondo eta Miren Erostarbe irakasleen 11 ikaslek parte hartu zuten. Banaka parte hartu zuten, hiru mailatan: A, B eta C. Guztira, urrezko zortzi domina, zilarrezko bi eta brontzezko bat irabazi zituzten. Urrezko dominetako batek, gainera, batek aipamen berezia jaso zuen, eta amaierako kontzertuan parte hartzeko aukeratua izan zen. Jaialdian parte hartu zuten gainontzeko gazteen artean, Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan pianoa jotzen ikasten ari diren 22 ikasle izan ziren. Oarso Bidasoko 33 ikaslek parte hartu zuten beraz. Oiartzungo ikasle horiek 9 eta 16 urte artean dituzte, eta adinaren arabera banatuta bakarlari moduan jotzeko aukera izan zuten larunbatean eta igandean. Ibargaingo arduradunen arabera, jaialdiaren ondoren, [...]

Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako 24 piano ikaslek kontzertua emango dute bihar arratsean. 19:30ean izango da emanaldia, udaletxeko areto nagusian. Gazteak dira bihar taula gainera igoko diren piano jotzaile guztiak, Ibargaingo kideek zehaztu dutenez...

Atzo zen Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna. Ibargain Musika Eskolako kideek, baina, herenegunera aurreratu zuten ospakizuna. 17:45ak aldera atera ziren ikasleak eta irakasleak Ibargaindik. Kalejiran, Epoitaitaye doinuarekin, Doneztebe plazara hurbildu ziren. Bertan, hainbat herri abesti jo eta kantatu zituzten, hurbildu ziren herritarrekin batera. Gero, Epoitaitaye berriro abestuz, Ibargain Musika Eskolara itzuli eta han bukatu zuten ospakizuna.

Asteartean, hilaren 22an, Santa Zezilia eguna da. Musikarien zaindariaren eguna, alegia. Ibargain Musika Eskolak musikarien zaintzailea den horren festa aurreratu, eta emanaldi berezia antolatu du bezperarako (astelehenerako, hilaren 21a). Arratsaldean, 17:45ak aldera, ikasle eta irakasleak eskolako atarian bilduko dira, eta kalejira egingo dute Aialde kalean, Doneztebe plazara iritsi arte. Bidean, musika zaleak eurekin batzera deitu dituzte. Gero, plazan, abesti ezagunez osatutako emanaldia eskainiko dute. Ibargainek zehaztu duenez, kantaldia irekia izango da: “Hurbildutako guztiak haur eta gazteekin batera kantatzera gonbidatuta daude”. Plazako saioaren ondoren, ikasle eta irakasleek eskolaranzko bidea hartuko dute, eta kantari bukatuko dute eguna. Abestiak Eskolatik plazara eta alderantziz.Epoitaitaye. Doneztebe plazan.Kapitan Pilotu, Zapatalaria, Napoñeon eta Maritxu nora zoaz.

Ibargain Musika Eskolan 2011-2012 ikasturterako matrikula epea zabalik dago hilaren 30a arte (datorren ostegunera arte). Hainbat musika tresna jotzen ikasteko eskolak eskaintzen dituzte Ibargainen: akordeoia, bateria, biolina, biolontxeloa, gitarra kla...