
Hartutako erabakien artean, besteak beste, Ramery jauregia bereganatzeko eskaera onartu zuen udalbatzak, ez ordea, Memoria Historikoaren alde Abotsanitzek aurkeztutako mozioa.

Hiru mozio aurkeztuko ditu denera Abotsanitzek biharko osoko bilkuran; udal ondasunei eta memoria historikoaren ingurukoak dira beste biak.

Bederatzi puntuk osatzen dute eguneko gai zerrenda, tartean, Presa I eremuan alokairu sozialeko 66 etxebizitzen proiektua.

Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk kontrako botoa eman dute; 24 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du Hondarribiak 2022an.

"Hondarribiko Udala eta gainontzekoak herritarren alde mugiaraztea" dela helburua zehaztu du udal taldeak; informazio urraketen eta zerbitzu prestazioen kontratuen inguruko mozio bana ere mahaigaineratuko dituzte.

Zerga eta ordenantza fiskalen araudian aldaketarik ez dela egongo ezagutarazi du Txomin Sagarzazuk. Udalbatzak, bestalde, Migraziorako Euskal Itun Sozialera atxikitzea bozkatuko du.

Sagarzazu Sagarzazuren hainbat dokumentu eta objektu udalarenak direla azaleratu zuen Abotsanitzek; «dohaintza» edo «itzulpena» ote den mahaigaineratu zuen udal taldeak.

Udalbatzarrean jorratuko diren puntuak azaltzeko agerraldia egin du Txomin Sagarzazu alkateak prentsa aurrean.

2020ko Kontu Orokorra, asfaltatze eta berriritartze kanpaina, Anttoni Etxeberria plaza izendatzea, eta Taupadak GKErentzat larrialdi diru laguntza bozkatuko dituzte, besteak beste, osteguneko ezohiko osoko bilkuran.

Hondarriba apustu etxerik gabeko herria izan dadin mozioa aurkeztu zuen Abotsanitzek osteguneko osoko bilkuran; udalbatzak aho batez babestu zuen proposamena.

Hainbat bideren itxiera bertan behera uzteko eta bideozaintzarako ezarritako kamerak kentzeko galdegingo dio udal talde sozialistak udalbatzari.