"Esku artean ditugun baliabide guztiekin bide guztiak aztertzeko konpromisoa hartzen dugu", adierazi dute jeltzaleek; Auzitegi Gorenean kasazio errekurtsoa aurkeztea ez dutela baztertu erantsi dute.
Zaldunbordako 'outlet' erraldoia geldiaraztea albiste "oso ona" izan arren, bertan behera utzitako 1.500 etxebizitzen eraikuntza deitoratu du. Dagokien ardura onar dezatela galdegin die EAJko udal gobernuko kideei.
200dik gora herritarrek parte hartu dute bilera zein tailerretan, eta plan orokorrari bideratutako webgunean 4.000 sarreratik gora zenbatu dituzte.