Itsas etorbidearen berrantolatzeari buruzko bilkura irekin eginen dute bihar 19:00etan, Zokoburuko mintzaldi aretoan. Arazo tekniko eta ekonomikoak zirela eta Ondarraitzeko etorbidea berrantolatzerako lehiaketa bertan behera geratu ondoren, herriko zerbitzu teknikoek hainbat bilera izan dituzte auzo batzordeekin.