Hekimenek «informaziorako eta adierazpen askatasunerako eskubideen kontrako erasoak» salatu ditu.
Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko komunikabideak biltzen dituen elkarteak, urteko batzarra egin du gaur. Elkartearen ustez, «eraldaketa teknologikoa sustatzeko» eta «egonkortasuna bermatzeko» baliabideak ziurtatu beharko lituzkete administrazioek.
Eusko Jaurlaritzak bost milioiko laguntzak iragarri ditu hedabideentzat, %94a gaztelaniaz jarduten duten talde handientzat. Euskarazko tokiko hedabideak, laguntzarik gabe.