
Bideo parte hartzaile bat egiten ari dira Parean elkartea eta BDS Koop Irunen euskaldun asko daudela erakusteko. Edukiak bidaltzeko azken eguna, hilaren 22a izango da.

San Juan plazatik abiatuko da 23. Korrika Hondarribirantz. Ondoren, berriro itzuliko da eta Santiago zubian lekukoa pasako die hendaiarrei. Martxoaren 14a irteerako momentua baino gehiago izango dela aurreratu du AEK-k.