Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
KORRIKA

Erritmoa hartu du Korrika hasi bitarteko lasterketa kulturalak

Lasterketa kulturala du martxoaren 14 egun handiaren aurretik Irunek. Bihar hasi eta martxoaren 2a bitarte euskarak plaza andana izango ditu hirian. 23. Korrika «anekdotikoa» ez izateko bidea da bihar hasiko dena.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2024/01/10

Bi hilabete eskas falta dira 23.Korrika Irungo San Juan plazatik abia dadin, baina ordura arte AEK-k eta udalak ez dute geldirik egoteko asmorik. «Lasterketa» hasia dela iragarri dute Maddi Sanz Irungo Korrikako koordinatzaileak Nuria Alzaga Kultura ordezkariarekin eta Mattin Sorzabalbere AEK-ko kidearekin egindako gaur aurkezpenean.

Datozen bi hilabete hauetan Korrika kulturala egingo da irteera hirian eta asmoa da Korrika egun batera ez mugatzea eta Irun “ekitaldiz, kulturaz eta euskaraz” betetzea. Sanzen arabera hilabete hauek “garrantzitsuak” dira martxoaren 14a ez dadin “anekdotikoa” izan. Gainera, lasterka egiteko erritmoa neurtzen hasi nahi duenak badu dagoeneko horretarako beta Harro herri Maite Arroitajauregi Aranburuk zuzendutako abestia entzungai baitago.

Egitaraua larunbat honetan hasiko da Badon opera postdramatikoarekin. Korrika kulturalaren bekarekin ondu dute obra hau eta dagoeneko sarrerak eros daitezke. Aretoa betetzea “garrantzitsua” dela dio Sanzek. Horrez gain, doako ludoteka zerbitzua eskainiko da eta izena emateko aukera sarrera erosterakoan eskaintzen da. 

Kateako Korrika Eguna
Aurten Korrika ez da Kateatik pasako. «Pena» dela dio AEK-k, auzo horren inplikazioa urteetan handia izan delako, baina ibilbideak hala izatea agintzen du oraingoan. Bada, lehenengo Korrika Eguna Katean egitea erabaki dute hilaren 20an eta egun potolo hau egiteko Irunabar Bertsoaren Bilguneak bultzadatxoa eman du.

Eguna altxorraren bila jokoarekin hasiko da 12:00etan Kateako pilotalekuan eta 10 eta 15 urte bitartekoentzat da. Segidan, 12:45an, trikipotea egingo dute pilotalekutik abiatuta eta auzoko tabernetatik pasatuz Auntxakoekin. Bazkalordurako bertso bazkari musikatua antolatu dute Irunabarreko kideek eta janaria Larrea janariakek jarriko du. Sarrerak urtarrilaren 14a baino lehen eskuratu behar dira Hazian, Depor, Aranaztarran, Otazpin, Nuevon edota Itzalan. Ondoren, skate tailerra egingo da eta 6 urtetik gorakoentzat da. Azkenik, kantu jira ondu dute Elatzeta elkartean 19:30ean.

Egitaraua

  • Hilak 13: Badon opera postdramatikoa 19:00ean Amaia KZn. 8 euro.
  • Hilak 20: Kateako Korrika Eguna 12:00etan Katea auzoan. Haurrentzako jolasak, trikipoteoa, bertso bazkari musikatua, skate tailerra eta kantu jira. Bazkari musikatua 15 euro.
  • Otsailak 18: Migrazioa eta nortasuna emanaldia Irungo Harrera Sarearekin elkarlanean Amaia KZn. Ordua zehazteke dago. Mugimendua, migrazioa eta hizkuntzak landuko dituzte.
  • Otsailak 24: Larreaundiko Korrika Eguna 11:45etatik aurrera. Egitaraua zehazteke.
  • Martxoak 2: Santiagoko Korrika Eguna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.