
"Gaurko haurren begietatik eta diskurtsotik" aztertuko dute Arimen Gaua Jaime Altunak eta Josu Ozaitak.

Halloween festaren kutsu kontsumista eta arrotzatik aldentzeko saiakerak ugaltzen ari dira eskualdean. Saindua gaztelekuan Izuaren Etxea antolatuko dute hirugarren aldiz.

Hirugarrenez gaztelekua mozorrotuko dute Arimen Gauean eta 12-18 urteko gaztetxoek Izuaren Etxea bisitatzeko aukera izango dute.

Ez dago izena eman beharrik, bertan kalabazarekin agertzea nahikoa da.

Bidashop merkatari elkarteak tailerrak eta dantza ikuskizun bat prestatu dituzte larunbaterako Halloween dela eta.