
Ostiral honetan HABEko azterketak egingo dira Ficoban, eta joan-etorriak errazteko helburuarekin, trenen zerbitzu erregularra indartuko da.

Urteko lehen erdiko balantzea eginda, "datu bikainak" lortu dituztela aitortu dute. Bigarren seihilekorako ere "aurreikuspen onak" dituzte, eta urriaren 3an Ficobaren hogeigarren urteurrena ospatuko da.

Pabiloiak bere azaleraren errekorra hautsi du asteburuan. Ficobaren azalera estalia ohiko 5.000 metro koadroetatik 8.500 baino gehiagora handitu da HABEren eta Correosen azterketekin, 7.000 lagun inguru jasoz.