
Greba Feminista Orokorra "hasiera besterik ez dela" aldarrikatu zuen atzo Bidasoko mugimendu feministak. Pentsiodun eta langileak elkarri helduta "zaintzarekin negoziorik ez" egiteko aldarria egin zuten egun osoan zehar izandako mobilizazioetan.

Goizean goiz hasiko dira greban piketeekin, eta eskualdeko manifestazioarekin bukatuko da, Hondarribitik Irunera.

Zaintza eredu "kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala" gainditzea da grebaren helburuetako bat. Urriaren 6an elkartuko dira Bidasoko emakumeak* greba egunari begira, Palmera Montero gunean.