
Abenduaren 10a da egun nagusia, giza eskubideen gaineko foroa egingo baita. Aurreiritziak, haurren edota saharar emakumeen eskubideak izango dira hizketagai.

Giza eskubideen aldeko aktibista sahararra da, eta Mendebaldeko Sahararen egoera ezagutarazten dabil. Ostiralean Irunen egingo du geldialdia, 19:00etan, Amaia KZn.

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, bi film proiektatuko dituzte Amaia KZn, eta erakusketa bat antolatuko dute CBAn.

Giza Eskubideen Liburutegia dinamika egingo dute bihar Palmera Monteron. Bertan izango dira Brenda Guillen Lemus, Itziar Errandonea Ulazia, Palmira Dual Jimenez, eta Aitzole Araneta Zinkunegi.

Pertsonen mugikortasuna baldintzatzen duten muga eta hormekin lotutako dokumentala ostiralean proiektatuko da Amaia KZn, 19:00etan.

Irungo Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleei eskatu die bakea irudikatzen duten mezuak eta marrazkiak bidal ditzaten. Horiekin, erakusketa bat antolatuko da datorren astean Palmera Monteron.