
Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, elkarretaratze zaratatsua egin zuten atzo Irunen. Euskal Herriko beste hamaika txokotan ere antolatu zituen elkarretaratzeak eragileak.

Irailaren 8an kufija palestinar zapiarekin desfilatzeko elkartasun kanpaina abiatu du Jaizkibelek. Gehiago ez dituzten arren, norberaren kabuz lortzen saiatzeko deia zabaldu dute.

Gernika Palestinarekin herri ekimenak Euskal Herri osoan egindako deiari batuko zaio Irun. San Juan plazan elkartuko dira, 19:00etan.

Euskal Herri osoko udaletxeen aurrean egingo dituzte elkarretaratzeak 'Sos Rafah' lemapean, elkartasuna adierazteko eta genozidioa salatzeko.