Txingudi Anti-Sexista (TAS) plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean, pasa den igandean Geltoki kalean izandako eraso sexista salatzeko helburuarekin. Taldeko kideek adierazitakoaren arabera, "TAS plataforma, desagertzeko helburuarekin jaio zen, desagertzerakoan kontzentrazioak beharrezkoak ez direla esan nahiko duelako". Hala eta guztiz ere, "tamalez, beste behin, Erasorik ez erantzunik gabe leloa azpimarratu nahi dugu. Emakume bat erasotzen dutenean guztiak garelako erasotuak".