http://www.youtube.com/watch?v=FUZCQKBdYng&feature=youtu.be
Gelajauziak ikuskizuna estreinatu bezain pronto, saria jaso du Kukai dantza konpainiak. Ostegun eta ostiralean aurkeztu zuen Leioako Umore Azokan Cesc Gelabertekin batera eraikitako ikuskizuna, eta Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria eraman du kaleko artisten azokan.
Dantza plaza izango da behingoagatik Hondarribiko Hirigune Historikoko zabalgunea, igande arratsaldean Gelajauziak ikuskizuna plazaratuko baitute bertan, 18:00etan. Kukai dantza konpainiaren eta Cesc Gelabert koreografoaren arteko harremanetik sortu da obra eta Nestor Basterretxearen Kosmogonia bildumako Akelarre eskultura du abiapuntu.
http://vimeo.com/77579131#at=0 Kukairen dantza ikuskizun berriak hasi du bere ibilbidea: Gelajauziak. Gaur egin dute Donostian agerraldia, eta Leioako Umore Azokan aurkeztuko dute ostiral eta larunbat honetan. Uztailaren 17ra arte itxaron beharko da Errenteria-Oreretan ikusteko.