Bidasoaldeko Bidazi elkarteak erronka bota du. Produktu freskoak eskaintzeko hozkailuak behar dituzte dendan, eta horretarako diru bilketa kanpaina bat martxan jarri dute Interneten.
Helburua 7.000 euro lortzea da bi hozkailu erosteko, baina, gutxienez, bat erosteko adina lortu nahi dute.