
Ostiraletik (hilaren 7tik) trenen maiztasuna handituko da. Zortzi urtez trenbide bakarra izan da martxan tunelean.

Don Bosco Lanbide Heziketa Institutuko ikasle eta irakasleek Gaintxurizketako errepideko puntu iluna ezabatuko duen proposamena helarazi diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Erantzunaren zain dira orain.

David Soto euskal legebiltzarkideak interpelazio bat egingo dio Osasun sailburuari Bidasoa 2023-2033 ESIaren Gida Planari dagokiona.

Pasa den astean istripuan hil zen txirrindularia omentzeko ekitaldia egin dute ehunka txirrindularik. Errepiderako segurtasuna eskatu dute.

Larunbatean, auto batekin izandako istripuagatik 43 urteko txirrindulari errenteriarra hil zen GI-636 errepidean, Zaldunborda inguruan. Toki horretan txirrindulariek izaten duten arriskua aipatu du Eizagirrek, eta azpiegiturak eskatu ditu.

Lezo-Errenteria eta Irun arteko trenek urteak daramate etenda dauden obra batzuen ondorioak jasaten. Renfe eta Adifeko langileek bat egin dute bidaiarien kezkekin: «Geltokiak hiltzen uzten ari gara».

Behobia-Donostia 2019ko ekitaldian parte hartutako milaka lagunek lasterketako aldaparik gogorrena igo dute Donostiara bidean. Goizak bertan utzitako hainbat irudi bildu HITZAk.

Eguraldi txarrak ez du arnasgunerik eman azken egunotan, eta asteburura begira, egoerak ez du hobera egingo. Gainera, alerta horia egoera ezarri dute kostaldean.
![[GALERIA] Behobia 2018. Korrikalariak Gaintxurizketa igotzen](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2018/11/DSC_0534.jpg)
Behobia-Donostiako korrikalarien argazkiak Gaintxurizketako malda igotzen. Ikusi ia 1.000 argazkiko galeria.

Iaz bezala, bustitik igaro dute elbarriek eta patinatzaileek Gaintxurizketa gaina.