San Tomas Eguneko Futbito Txapelketa klasikoa berreskuratzeko apustua egingo du aurten Irungo Sarek, mende laurdeneko etenaldiaren ostean. Aurtengoan 24 talde lehiatuko dira, Uranzu pilotalekuan, egun osoz.
Sare-k antolatutako txapelketak interes handia sortu du azken astean. Kirolaren munduarekin lotutako pertsonai ezagun askok babestu nahi izan dute.
Dagoeneko 20 talde baino gehiagok eman dute izena San Tomas Eguneko Futbito Txapelketan: «oso pozik gaude irundarrek emandako erantzunarekin, gure aurreikuspenak erabat gainditu dira», diote Saretik.
Mende laurdeneko etenaldiaren ostean, presoen aldeko txapelketa Uranzu pilotalekura bueltatuko da, Sare-ren egitasmoz.