
Hondarribia Dantzanen hemezortzigarren ekitaldia abiatuko da gaur arratsaldean. Eskualde mailan euskal dantza sustatzea, eta tokiko zein "Euskal Herri luze zabaleko" tradizio dantzatua zabaltzea du helburu.

'Kantiniersa vs Kantinero: genero ikuspegia historiari eta folkloreari' izenburupean, Palmera Monteron bilduko dira 19:00etan. Margaret Bullen eta Xabier Kerexeta izango dira hizlariak.

Gaztefolk Bidasoko Nazioarteko Folklore Jaialdiak hogei urte bete ditu.