Mimika, asmakizunak, musika, marrazketa... Jolas ugari eskainiko dizkiete hiriko haurrei datorren larunbateko saioan.
Jasotako guztiarekin piezak eta sorkuntza artistikoak egingo dituzte 4-11 urte bitarteko haurrek.
4-11 urte bitarteko irundarrei bideratutako jardunaldia izango da, otsailaren 3an. Haurrez gain, familia osoari luzatu diote deialdia.