Bi partida jokatuko dira uztailaren 1ean Uranzun, 18:00etatik aurrera. Buruz buruko txapelketako finalistetako bat (Altuna III. edo Elordi) eta binakako txapelketako atzelari irabazlea (Zabaleta) Irunen izango dira.
Maila handiko pilotariek parte hartuko dute lehiaketan, besteak beste, Olaizola II eta Zabaleta bikotea Ezkurdia eta Arangurenen aurka lehiatuko da.