Tokiko elkarteek eta Espainiako Estatuko eta nazioarteko migratzaileek hartuko dute parte, Irunen errotuta egon ala ez. Kulturarteko eta belaunaldien arteko "espazioak eta aukerak" ireki nahi dituzte.
Irunen parte hartzeko bide berriak aztertuko dituzte, hiri honetako biztanleriaren %15 migratzailea eta gaztea dela aintzat hartuta. Maiatzaren 8, 15, 18 eta 25ean egingo da.