Joan den urtekoa errepikatuz aurten ere Gauez zabalik, Errenterian ekimena antolatu du biharko Errenkoalde herriko merkatarien elkarteak. Dendak 22:00ak arte egongo dira zabalik, eta arratsaldetik hasita festa giroan murgilduko dira. Hala, dendetara sa...
Udazkeneko kanpainaren barruko zozketa egin du Errenkoalde Errenteriako merkataritza elkarteak. 3.000 euroko erosketa txartela 052.462 zenbakiari egokitu zaio. Sari horretan zein ondoko zerrendan azaltzen direnak urtarrilaren 5a baino lehen gastatu beh...
Casadevante jauregia Kale Nagusiko 5. zenbakian dago kokatua eta Hondarribiko Hirigune Historikoaren Monumentu multzoaren zati da.
Euskaraz erostea sustatzeko, zozketa berezia antolatu dute Ttur-tturrek, udalak eta Iturri merkatari elkarteak abendurako, Ttur-tturren 10. urteurrenaren harira. Euskaraz Erosi Nahi Dut ekimena jarri dute martxan, eta herriko 11 establezimendutan euskaraz erosten dutenek, bertako dendariek egindako ekarpenekin opariak irabazi ahal izango dituzte. Astelehenetik abenduaren 26ra eskuratu ahal izango dira zozketarako txartelak, euskaraz erosiz gero, honako establezimenduetan: Aialde kafetegia. Baobab. Berezi janari denda. Elorsoro kiroldegiko kafetegia. Garbiñe edergintza. Izaro arrandegia. Lizar harategia. Lur-zaina belar denda. Martin harategia. Museo del vino taberna. Txintxosta ileapaindegia. Abenduaren 26an, Xanisteban Egunean, egingo dute zozketa, Oiartzun Irratiak prestatuko duen saio berezi batean.