Hondarribiko Udalak zazpi langabetu kontratatuko ditu, hezitzaile bat eta sei langile, sei hilabetez kostaldeko garbiketa egiteko. Lanbideko Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako laguntza deialdiaren barruan dago eta bertan eman behar da izena. Hondarribian edo eskualdean erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute kontratazioan. Informazio gehiagorako bisitatu Lanbideren webgunea.