
Apirilaren 4an euskal dantza ikasteko aukera eskainiko dute Kera eta Parean elkarteek, Kemen Dantza Taldearekin elkarlanean.

Hilaren 13an Hondarribiko hondartzara joango dira paddle surfa probatzera Surf Teknika eskolarekin. Izena eman behar da parte hartzeko.

Jaizubia Hipika Klubera joango dira kirol hau probatzera azaroaren 24an. Bi orduko saioa izango da.

‘Emakumeok zast!’ proiektua sortu dute Irunen, bertako emakume migranteei kirolerako espazio informalak eskaintzeko. Hilabetean behin elkartzen dira, kirolaz gozatzeko eta sareak sortzeko.

Hilaren 24an piragua probatuko dute Santiagotarrak kirol elkartearen eskutik. Aurretik izena eman behar da parte hartu ahal izateko.

'Emakumeok zast!' proiektuari segida emango diote aurten eta lehen hitzordua hilaren 16an izango da, Txingudi eskubaloiarekin.

Hilabetean behin antolatzen dute emakumeak kirolera gerturatzeko konfiantza espazioaren deialdia. Urrikoa, datorren hilaren 27an izango da.