
Beste lan askoren artean, Gipuzkoaren iragan erromatarra lurretik ateratzen aritu da urte luzez, eta haren aurkikuntzek hankaz gora jarri dituzte historiako zenbait pasarte. Erakusketaren protagonistetako bat da.

Gipuzkoako emakume arkeologoei merezitako aitortza egin die Oiasso Museoak. Azken hamarkadetan egindako lana goraipatzeko erakusketa zabaldu dute, haiek irauli baitzuten hemengo arkeologia.