
BDS Koop-eko kidearen arabera, gero eta gehiago dira proiektu alternatiboetara jotzen duten herritarrak, baita Bidasoan ere. Sarea hedatzea izango da hurrengo helburu nagusia.

Oarsoaldeko eta Bidasoko hainbat eragilek zaintza lanetan jarduten duten emakumeen egoera aintzat hartu dute, ekonomia eraldatzailetik egin daitezkeen ekarpenak aztertzeko.

Gaurtik ekainera bitarte, ekintzailetza ikuspegi sozial eta kooperatiboan gauzatzeko tresnak jasoko dituzte partaideek. Ikastaro guztiak 10:00etan izango dira.

Datorren hilaren 8rako (ostirala), 18:30etik aurrera, 'Irun prekarietateari aurre eginez' jardunaldia antolatu du Irun Martxan egitasmoak.

"Banka, energia edota telekomunikazio zerbitzu alternatiboak eskaintzen dituzten hainbat proiektu ezagutzeko" aukera eskainiko du Olatukoop Bidasoa sareak.

Olatukoop-en eskutik, eskualdeko Ekonomia Sozial Eraldatzailearen inguruko lehen jardunaldia egin zuten joan den larunbatean.