
Donostian hasi eta bukatuko da lasterketa, baina Bidasoko errepideak ere izango ditu protagonista. Guztira 211,4 kilometro burutu beharko dituzte parte hartzaileek.

Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba dela-eta GI 3440 eta N 638 errepideak itxi egingo dituzte 14:30etik 16:00ak arte.

Maiatzaren 10etik 12ra emakumeen Euskal Herriko Itzulia lehiatuko da. Hirugarren etapa Donostian hasi eta bukatuko da, eta tropelak Oarso Bidasoko sei udalerriak zeharkatuko ditu.

Irunek Euskal Herriko Itzuliaren hasiera jasoko du apirilaren 1ean hamar kilometroko hiri erlojupeko batekin, eta lehen etaparen ibilbidea Juanma Garatek diseinatu du. Irundarra, gainera, lasterketan izango da Education First taldeko zuzendari lanetan.

Txirrindularitza lasterketaren 63. ekitaldia 2024ko apirilaren 1etik 6ra izango da, eta lehen bi etapetan Irun izango da protagonista. Lehen etapan 10 kilometroko erlojupekoa osatuko dute txirrindulariek Irunen, eta bigarren etapa ere hiritik aterako da.

Txirrindularien etorreraren harira, zirkulazioari eragiten dioten neurriak helarazi ditu udalak. Aurten Erlaitz igo eta lehen aldiz Irungo hirigunea gurutzatuko du lasterketak.