
Airelineak egunero hegaldi bakarra eskainiko du Madrilera irailaren 11tik aurrera. Uneotan Vueling-ek astean hiru zerbitzu besterik ez ditu ematen Bartzelonara.

Madrilekin konexioa gutxienez hilaren 30era arte etenda egongo dela jakinarazi du Air Nostrum konpainiak; Vuelingek ez du Bartzelonara bidaiarik egingo maiatzera bitartean.

Uztailaren hasierarako berreskuratuko zuela Hondarribia eta Bartzelona arteko zerbitzua ezagutarazi zuen aire konpainiak maiatza erdialdean, hala ere, uztailaren 13rako finkatu du data berria azkenean.

Ekaina erdialderako aurreikusi zuen konpainiak Hondarribiko hegaldi komertzialei berriz ere heltzeko aukera, baina laugarrenez atzeratu du itzulera data.